Tuesday, November 30, 2010

errezeta

Gabonetako konpota

2007-12-22
gabonetako konpota
Osagaiak:
  • Sagarrak                     3
  • Madariak                    3
  • Okaranak                    300 gr
  • Ardau baltza                litro 1
  • Ura                             litro 1
  • Azukerie                      300  gr
  • Koñaka                       kopakada 2
  • Kanelie                        1
Zelan egin:
Ardaua, azukerie, koñaka eta kanelie ontzi baten ipinten doguz surten berotzen. Irikitzen hasten danien, ordu erdian beratzen eduki doguzan okaranak gehitzen doguz eta 5 minututan izten dogu irikitzen.
Osagaiak ia egosita dauzenien, lau zatitan ebakita dekoguzan madariak gehitzen doguz, eta 5 minututan agosten eukiko doguz, eta gero sagarrak gehitzen doguz, lau zatiten ebakita honek be, eta irikiten itziko dogu dana harik eta bigun-bigun egonarte.
Hotzitzen itziko dogu eta kristalezko ontzi batera aldatuko dogu konpota, ganetik almendra zati txikixkin apaindu leike gura izanez gero.
kaixo ni Julen Ascasibar naiz eta ahu nere bloga da espero dut zuen gogokoa izatea